XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristoren Eliza katolikoa da.

Lenengo aldiagaitik.

Jesukristoren egunetakoa da Berak sortua baita.

Beraz emeretzi gizaldi ditu.

Bere zabalgoak be bere katolikotasuna agertzen dau.

Gure Eliza mundu osoan zabalduta dago; azken mugetaraño eltzen da.

Katolikoak lurbira osoan aurkitzen dira.

4.- Apostolutasuna
Kristoren Eliza apostoluena da.

Kristok sortu eban eta apostoluak zabaldu.

Apostoluen urrengoak eten gabe jarraitu izan dabe zabalkunde-arlo au.

Elizak gaur irakasten dauana apostoluak irakatsi ebena bera da.

Gaurko Elizak apostoluen SINISTE bera dauko.

Kristok sortu ebazan Elizaren irakatsiak eta gaurko gure Elizarenak bardiñak dira.

Elizak ez dau ezer aldatu; ez azmatu, ez kendu.

Egin dituan aldaketak azalekoak, gaiñekoak dira; baina sinistea bardiña, bera da ta bardiñak orobat aginduak.

Apostoluak esaten eben sinistea diñogu ogeigarren mendeko katolikoak eta munduko danok bardiña.

Agindu bardiñak daukaguz eta sakramentu bardiñak.

Elizak ez dau mamirik arean ukutu, Kristok sortu ta apostoluak irakatsi ebana zutik dago oso-osoan.